Elkargoko Buletina

Asteburutan larrialdi zerbitzua eskeintzeko prest dauden hortz klinikak

Elkargoaren Gobernu-Batzordeak, probintziaren hortz-klinikekin larrialdi-zerbitzuaren sorrera  asteburuetan bultzatzea erabaki du.
Hari forma emateko, informazioa hasiera batean interesatuta egongo liratekeen klinikengandik bildu behar dugu.

Xehetasun gehiago oraindik zehaztu gabe, ezaugarri nagusiak aurreratzen dizkizuegu:

  • Arreta-ordutegia egunekoa izango litzateke.
  • Klinika hitzartutako arreta-ordutegian irekita egongo ez balitz, prest egon ahal izan behar izango luke arreta deiaren momentutik ordu erdiko epean eskaintzeko.
  • Klinika bakoitzak arreta-ordutegia eta tarifak jarriko ditu.
  • Zerbitzua Elkargo honen elkargokideek kudeatutako kliniketara zuzenduta dago.

Zerbitzuan parte hartzeko interesatuak egon daitezkeenei,
Elkargoarekin harremanetan jar dezaten eskatzen diegu (tel-a. 943 29 76 90, coeg@coeg.eu), beharrezko informazioa bildu ahal dezagula proiektuan aurrera egiten jarraitzeko.

Itzuli
Itzuli