Elkargoko Buletina

Jakinarazpena: Ekimen berri bat Elkargoko Heziketa Programan: Bideo odontologikoak eta mahai-inguruak.

Datorren ostegunean, maiatzak 24an, 19:30tan , Elkargoko Egoitzan, ekimen berri bat abiaraziko dugu. Odontologiako Bideo bat proiektatuko da, eta jarraian, mahai inguru bat izango da, eztabaidak eta parte hartzea izateko asmoarekin.
Urtean zehar proiekzio-egutegi bat ezartzea da asmoa. Asistentzia librea da elkargokideentzat, noski, eta ziur gaude erabilgarritasun hezigarri handia izango duela zuetako askorentzat.
Lehen saio honetan, proiekzioak hezur-berreraikitzeei buruz jardungo du, beraren iraupena ordu batekoa gutxi gora behera izango da, eta mahai-ingurukoa bertaratuen parte-hartzearen menpe egongo da.
Guztiak ongi etorriak zarete, elkargokide berriak ikasteko, eta beteranoenak  beraien esperientziarekin, komunikazio eta parte-hartzeko giro arina sortzeko.
Itxaroten zaituztegu!

ITZULI

Itzuli
Itzuli