Elkargoko Buletina

Publizitatea komunikabideetan

Azkenaldi honetan  deskontu garrantzitsuetan oinarritutako iragarkien ugaritzea Gipuzkoako hortz-klinika batzuen aldetik  egiaztatu dugu .
Ez da Elkargo honen funtzioa konpetentzia librera eragozpenak jartzea , eta gaur egungo egoerak alderdi ekonomikoetan zentratutako mezuen zabaltzera berekin ekar dezakeela ulertzen dugu. Baina Kode Etiko eta Deontologikoa betetzea, bai da Elkargoaren funtzioen arteko bat. Gure web-eko portadan dago, eta bere 10 kapituluan, IRUDIA ETA DUINTASUN PROFESIONALA, honela dio 54 artikuluak: “dentistek profesioaren izen onari laguntza emateko betebeharra dute, eta uko egingo diote kide guztiek eskubide duten irudi korporatiboari kalte egiongo dion edozein jokaera profesionalari.”
Gobernu Batzordearen ustez, publizitate mota hauek ez diote profesioaren izen onari laguntzen, jendearen artean hedatzen bait da hortz tratamendu batek, tratamendu medikoa dena, altzari bateko erosketarekin edo edozein 3×2 eskaintzarekin desberdintasunik ez duela.
Pazienteak, paziente izatetik kontsumizaileak izatera pasatzen dira, honek dakarren guztiarekin, bere osasun-helburuaren degradazioagatik.
Horregatik, komunikazio forma hauek erabiltzen duzuenei, osasun publizitateetan autokontrol ariketa bat eskatu behar dizuegu.
Azkenik, bestetan informatu dugun bezala, Osasun Sailari OPE bat (Osasun-Publizitate Erregistroa) eskatzeko beharra dagoela jakinarazten dizuegu. Eskaera prozedura berriro ere hemen eransten dizuegu , eta zuen antolamendura gaudela Elkargoan edozein argibideetarako gogoratzen dizuegu.

Itzuli
Itzuli