Elkargotik Erkidegoko Hortz-Zerbitzuko Buruzagitzarekin mantentzen ari garen kolaborazioaren esparruan, WEB-PADIren erabilera sare asistentzial guztian osatu dela komunikatzen digute.
Nahiz eta gutun bat jada Administraziotik iritsi zaizuen funtzionamendu berria azalduz , WEB-PADIa erabilerako gida berriro ere hemen eransten dizuegu.
Nabegadore batzuekiko interakzioa hobetzeko, informatikariak aplikazioko kodea aldatzen ari direla informatzen digute ere bai.
Lehen egun hauetan zeharreko esperientziaren arabera, errendimendu hoberenak Mozilla Firefox nabegadorearekin izaten ari dira.
Zuetako norbaitek arazoak izan baditu, nabegadorea eta haren bertsioa ezagutzea egokia izango litzateke.
Datu horiek Elkargotik bil ditzakegu, Erkidego-Hortz-Zerbitzuari transmititzeko, interakzioa hobetu dezaten.