Klinikaren web orria sortzeko zein berritzeko laguntza-deialdia
Laguntza batzuk iragarri dira zuen kontsultaren web orria sortzeko zein berritzeko interesa duzuenentzat.
Xehetasunak:
Diru laguntzen zenbateko guztia: 550.000 €
Diru laguntza hauen helburua da mikroenpresak interneten munduan sartzea modu eraginkor eta eragilean, web orriak sortzeko edo, hala dagokion kasuan, berritzeko laguntzak emanez.
Bete behar diren epeak:
Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko apirilaren 26an amaituko da
Proiektuen hasierako data: 2012ko urtarrilaren 1tetik aurrera hasiak
Proiektuak justifikatzeko epea: 2012ko urriaren 26an amaituko da
Diruz lagunduko diren jarduerak:
Gutxieneko 1.000 euroko inbertsioak jarduera hauetarako:
– Enpresaren Webgunea sortzea edo garatzea
– Enpresa sare sozialetan sartzea
– Webgunea berritzeao edo funtzioanlitate berriak sartzea, bereziki gailu mugikorretan erabili ahal izateko egin beharreko egokitzapenei dagozkienak
Diru laguntzaren zenbatekoa:
Gastuen % 40eraino eta 2.500 € gehienez enpresa eta urteko
Portzentaje horiek, zein gehieneko zenbatekoa, % 5 handituko dira emakumezko enpresari autonomoak direnean edo emakumezkoak daukan funtzioaren arabera edo emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzeko ezarritako neurrien arabera
Nola eskatu:
Eskaeran datu asko eskatzen direnez, azken momenturako ez uztea gomendatzen da. Ikastetxean kontaktu baten izena eman diezazuekegu zuen eskaria kudeatzeko. Honek, onartutako diru-laguntzaren %a komeni ezean, ez dakarkizu inongo onarpen-konpromisorik.