Osasun publizitate baimena (OPB): oharra
Dakizuen bezela, edozein komunikabidez publizitatea egiteko, administraritzari Osasun publizitate baimena (OPB) eskatu behar zaio, eta hemen duzue berriz eskaera egiteko prozesu guztia.
Baimena 5 urterako izaten da.
Duela pare bat urte arte, erregistro hauetaz arduratzen zen pertsonak Administraritzan, klinikak ohartarazten zituen OPBren epea amaitzear zegoenean, horretara behartuta ez izan arren.
Medioen falta dela eta, momentu honetan ez da epearen amaieraz abixatzen. Beraz, OPB bat duzuenei epeak berraztertzea gomendatzen dizuegu, berri bat eskatzea, berritzeko prozesua baino garestiagoa delako.
Zalantzak izanez gero, Elkargora deitu dezakezue, edo zuzenean Administraritzan honetaz arduratzen den pertsonarekin, Blanca Castaño (Tel 945 01 92 30)