Urtarrilak 24an Gipuzkoako Ogasunarekin egindako bilerari buruzko informazioa
Elkargoaren ordekaritza bat Gipuzkoako Ogasunarekin bildu zen aurreko urtarrilak, 24an, Xabier Olano zuzendari nagusia buru.
Helburu nagusia kide batzuk helarazi diguten ondoeza jakinaraztea zen, bilera batzuetan Ogasunako teknikoen jarrerengatik.
Hala egin zen, eta beraien aldetik Ogasunarekin bilerak deserosoak izan daitezkela onartzen badute ere, hitzorduak beti aurrez eskatu direla eta zuzentasunez egin direla defendatzen dute.
Edozein kasuan, kide batek hau horrela izan ez dela demostratzeko gai bada, kexa formal bat bidali daiteke, eta Elkargotik laguntza eman dezakegu.
Bestalde, nahiz eta baieztapen ofizialik ez izan, 2012an prozesua jarraitzeko aukera haundiak daude kide gehiagorekin, eta sistematika berdinarekin: hau da, kideak sustatzea, aitorpen osagarriak egin dezaten, Ogasun aldetik ustez egiazko datuekin bat datozenak, bainan zigor espediente ofizialik ireki gabe.
Bide batez, diru-sartze eta gastuak behar den bezala gestionatzea gomendatzen dizuegu berriz, tratamendu bakoitzako fakturak eginez, faktura partzialak eginez tratamendu luzeak direnean, etab….
Aholkularitza gehiago behar izanez gero, Elkargoan eskeini dezakegu.