Minbiziaren aurkako Elkartetik iritsi zaigun komunikazio hau atsegin handiz bidaltzen dizuegu.
Ondo dakizun bezala, gure erakundearen helburuetako bat minbiziaren prebentzio eta antzemate goiztiarraren garrantziaz gizartea kontzientziaraztea da. Horretarako osasunaren inguruko berriak enpresetan dohainik banatzeko egitarau zehatza prestatu dugu.
Egitarauaren funtzionamenduak oso garapen erraza du. Lehen lana, aecc Elkartetik hilero posta elektroniko bidez minbiziaren prebentzio eta antzemate goiztiarraren inguruko informazioa banatzea da, ondoren, zuk jasotako mezua enpresako langileen artean banatzeko.
Ziur gaude gure proposamena zure enpresarako balio erantsia dela, eta zure lankidetza jasotzea gustatuko litzaiguke.
Zure enpresak gure egitasmoarekin bat egin dezan interesik baduzu, guri jakinaraztea eskatzen dizugu, zurekin harremanetan jartzeko zure kontaktu-datuak gure helbide elektroniko honetara bidaliz: maider.sierra@aecc.es