Pazienteen erreklamazioak Elkargoan
Azkeneko hilabetetan, ugaritzen ari dira Elkargora heltzen diren erreklamazioak.
Dakizuenez, paziente eta dentisten arteko bitartekotza zerbitzua eskeintzen du Elkargoak.
Zentzu horretan, zenbait kasutan, etortzen diren pazienteak horrelako argumentuak: “beste klinika batean tratamendua gaizki zegoela esan zidaten” aurkezten digute. Bainan ia inoiz ez du klinikak hori txosten batean idazten. Honekin, deskontentu eta korporatibismo akusazioak sortzen dira pazienteen aldetik.
Tratamendu bat egokia ez dela baieztatzea ez da erraza pazientearen osasun historiala aztertu gabe.
Pazienteari informe batean idazteko prest ez zareten ezer ez transmititzea gomendatzen dizuegu Elkargotik.