Elkargoko Buletina

IRAUNGITAKO ALBISTEA – Desfibriladoren eskaera Elkargoaren bitartez

Aurreko boletinean informatu genuen bezela, Elkargoko Gobernu Batzordeari desfibriladoreen eskaintza batua gestionatzea interesgarria iruditu zaio, oraindik ez duten eta nahi duten klinikek hain baliagarriak diren eta bizitzak salbatzen duten tresna hauek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aurkezten dizuegun modeloa automatikoa da. Egiten dituen enpresak hamarkadak daramazki medikuntza arloan estimulazio elektrikoaren munduan lanean, eta Euskadin bere delegazio propioa du.

Hemen dituzue espezifikazioak, eta hemen informazio osoa.

Eta eskaera honetan ikusiko duzuen bezala, adostutako prezioek eskatutako aleen kopuruarekin behera egiten dute.

Ekiteko era:

– Hemen duzuen eskaera orria bete eta Elkargora bidali (azkeneko fetxa: maiatzak 31)

– Elkargoak hornitzaileari helaraziko dizkio eskaera guztiak.

– Maiatzak 31ean, jasotako eskaera guztien arabera aplikatu beharreko prezioa jakingo da, eta jakinaraziko da.

– Hornitzaileak zuzenean elkargokide bakoitzari fakturatuko dio, eta ordaintzeko era, faktura jasotzean,  transferentziaz izango da.

Itzuli
Itzuli