Elkargoko Buletina

Kontseilu Orokorrak antolatutako presentzia-erdiko ikastaroak

Kontseilu Orokorraren Formazio sailatik datorkigun informazioa jartzen dizuegu:

Dakizuen bezala, Kontseilu Orokorrak,aldiro, on-line garapeneko presentzia-erdiko ikastaroak antolatzen ditu, Madrileko Juan Carlos I Unibertsitatean presentziazko klase bat ere egiten delarik.
Gaur egun, eta hurrengo apirilak 29 bitarte, zuen Elkargokideentzat oso interesgarriak izango diren bi ikastaro hauen matrikula epea irekita dago (plazak bukatu arte) :

 

– “Patologia eta Ahoko- Kirurgia Teknika”-ri buruzko etengabeko prestakuntzaren presentzia-erdiko ikastaroa.
– “Inplantologia”  etengabeko prestakuntzaren presentzia-erdiko ikastaroa.

 

Ikastaro hauek hurrengo apirilak 25-ean, astelehena, hasiko dira eta bietan, gaur egun, 20 plaza inguru daude.
Mesedez zuen Elkargokideen jakinean jarri ikastaro hauei buruzko informazioa,epe-muga gainean dugunez, izen-ematea online ere egin daiteke, gure web orrialdearen bitartez:
http://www.consejodentistas.es
Ondoren “Formación Continua” botoiari sakatu.

Informazioaren laburpena:
PRESENTZIA-ERDIKO IKASTAROEN DATU TEKNIKOAK:
Hasiera data: 2011-ko apirilak 25-ean
Epea: aste bateko iraupena du modulo bakoitzak.11-12 modulo dira, gehi presentziazko klase bat.
Dinamika: Astelenero gai berri bat irekitzen da eta ostiralean gai horri buruzko azterketa dago.
Alde praktikoa: Madrileko Juan Carlos I Unibertsitatean ikastaroa gainditzeko beharrezkoa den tailer praktiko bat egingo da.
Gaur egun, “Inplantologia” eta “Ahoko kirurgi-teknika eta patologia”-ko ikastaroen matrikula irekita dago.

Itzuli
Itzuli