IRAUNGITAKO ALBISTEA – Zerga eskuliburua
Jaun/andre hori:
Zurekin jartzen gara harremanetan Profesionalentzako Zerga Eskuliburua www.ogasuna.info web orrian zure eskura jarrita dagoela. Eskuliburuak indarrean dagoen zerga informazioa laburtzen du, eta arlo horretan dauden ohiko zalantzak argitzen ditu. Hori horrela, Foru Ogasunarekin dauden betebeharrak ezagutzea errazten du, eta elkarteek zerga arloan hartutako konpromiso soziala berresten du.
Kontsultarako gida bat da, joan den maiatzean guztira 19 erakunde enpresarial eta profesionalek zerga iruzurraren prebentziorako praktika onak sustatzeko hitzartu zuten akordioaren ondorio da, bai eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak beharrezko zerga informazioaren laburpen bati buruzko gida bat osatze aldera Ogasun eta Finantza Departamentuarekin batera aritzeko duen kezkaren ondorio ere.
Adeitasunez, agurtzen zaitut.