Elkargoko Buletina

IKS-eeM sistemaren bidezko hondakin kudeaketa. Mezua berantiarrei.

Initial hondakin kudeatzaileak (lehen Rentokil zenak) jakinarazten digu Eusko Jaurlaritza etengabe ari dela hondakin kudeatzaileei bere bezeroek (hau da, kasu honetan, hortz klinikek) sisteman alta eman dezaten. Honek egina izan behar zuen 2009ko abenduak 31ean eta atzeratzen joan da.

Laister hondakin kudeatzaileek ezingo dituzte IKS-eeM sisteman alta eman gabe dauden hortz kliniken hondakinak jaso .

Azken urtetan idatzizko zirkular, zirkular elektroniko eta Web orri bidez bidali diren informazio anitzen arren, dirudienez zentru asko daude oraindik eguneratu gabe.

Initial hondakin kudeatzailearen aldetik, jakinarazten digute 2010eko urrian egin zuten eskaintza mantentzen dutela martxo bukaera arte.

Apiriletik aurrera, zenbatekoa gehitzeko asmotan berraztertuko dute, lan hori bakarrik burutzeko langileak kontratatu baitituzte eta ezin baitute egoera hau betirako luzatu.

Bere egoera erregularizatu gabe dutenei erregutzen diegu bere hondakin kudeatzailearekin harremantan jar daitezen lehen bait lehen eguneratu ahal izateko.

Edozein argibide behar izan ezkero, Elkargoan galde dezakezue.

Itzuli
Itzuli