Emakume profesionalen aurkibidea
Dentistak zareten emakumeentzat Emakunde-ren eskutik iritsi zaigun informazio hau eransten dizuegu.
Dakizuenez, orain dela hilabete batzuk zure erakundearekin harremanetan jarri ginen Emakunde egiten ari den Euskadiko Emakume Profesionalen ikerketarako zuen laguntza eskatzeko. Esan zenigutenez, zuen erakundeko emakumeei proiektuaz informatzen duen eskutitz bat bidaliz partehartzeko prest izango zinatekete. Mail honen bitartez emakume profesionalen direktorioaren parte izateko galdeketa betetzera gonbidatzen zaituztegu. Emakundeko web orrialdean dagoen linkaren bitartez iritsiko zarete galdeketa honetara.
Jakinarazten dizuegu direktorioa martxan dagoela eta horrela jarraituko duela hilabete batez. Horregatik eskertuko genizueke emakume adituei erantsitako dokumentua bidaltzea eta ahal izanez gero guri honen berri ematea ikerketarako erakunde laguntzaileen zerrendan gehituak izateko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik. Agur bero bat