Gizarte Segurantzaren kotizazio bikoitzagatiko kuoten itzulketen eskaera epea ireki da.
Ziurrenik hau bera iritsiko zaizue zuen gestoriaren eskutik, horrela bada ere Elkargotik ere bidaltzen dugu:
2010erako Estatu Aurrekontu Orokorrari buruzko Legeak (abenduak 23ko 26/2009 Legea) arautzen duen moduan, Gizarte Segurantzan autonomo moduan eta, aldi berean Erregimen Orokorrean 10.752€ edo zenbateko handiago batekin kotizatu duten autonomoek , kantite hau gainditzen duen zenbatekoaren %50aren itzulketaren eskubidea dute.
Langileei itzuli ahal izango den gehienezko zenbatekoa, Erregimen Berezian barneratutako kuoten %50 izango da, derrigorrezko estalduraren kontingentzia arruntengatiko kotizazioa dela eta.
Interesatuak instantzia egin beharko du itzulketa jaso ahal izateko eta 2011ko lehen lau hilabetetan eskatu beharko du.
Itzulketak eskatzeko jarraitu beharreko pausoak:
1. Kotizazio ziurtagiriak eskatu ondorengo telefono zenbakian: 901 502 050
2. Bidegabeko sarreren eskakizuna entregatu (TC 13/1 inprimakia) Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan.
Eskakizuna entregatzeko epea: 2011ko urtarrila eta apirila artean.
TC13/1 inprimakia behera kargatu hemen