Gipuzkoako Ogasun Sailarekin elkarlanean hitzartutako protokoloari jarraikiz, maiatzean eginiko bilerara gonbidatuak izan ginen Gipuzkoako gizartearen beste zenbait elkargorekin batera (albistea hemen ikusgai), orain dela gutxi beste bilera bat eduki dugu, oraingo hau aldebikoa izan dugu, eta beharrezkoa ikusten dugu funtsezko jarraibide batzuk gogoraraztea, batez ere, administrazioak “kalera irteteko” duen asmoa helarazi duenez, orain gutxiko berri honetan ikus daitekeenez.
– Faktura zehatzak egiteko beharra. Honetarako tratamenduen terminologia bateratua erabiltzeko ohitura gomendatzen dizuegu,lehengo hileko irailaren 3an boletinean agertu zen berrian helarazi genizuen bezala. Nomenclator aurkituko duzue berriro hemen.
– Laneko eta merkataritzako kontratuak. bata eta bestea garbi desberdindu (autonomo faltsuen iruzurra). Zentzu horretan, duela urtebete elkargoan eginiko hitzaldi adierazgarria gogorarazten dizuegu, ala nola Dental Berri aldizkarian 15 eta 16garren horrietako gai honi buruzko artikuluan ikus daitekeenez (hemen sakatu), zeuen esanetara gaude zentzu honetan zalantzarik edukiko bazenituzte.