Elkargoko Buletina

IKS-eeM sistema berriarekin aldaketak Initial-en

Berri hau Initial gestorearekin kontratatuta duten hondakinen gestioa, eta IKS-eeM sistema berrian alta gestionatu ez dutenentzat zuzenduta dago.
Initial gestorearekin kontaktatzeko arazoak direla ta, beraiekin harremanetan jarri gera, eta hau da beraien proposamen berria.
Aipatzen duten kontakto pertsonaren ordutegia (Alba) hau da: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00ak arte.
Prezio aldaketa bat dago: orain 40 Eur eskatzen dute, hori da, lehen bainon altuago. Halere, IKS-eeM sistemakin sortzen ari diren arazoak eta altak gauzatzeko behar den denbora kontutan hartuz, Elkargotik prezio zentzuduna iruditzen zaigu.

Ohar garrantzitsua: Initialen proposamenan IZENPE txartela postaz bidaltzea eskatzen da, beraien klabeekin.
Beraz, bere proposamena onartu aurretik, Initialkoei Konfidentzialtasun dokumento bat bidaltzea gomendatzen dizuegu, non tarjeta horren erabillera IKS-eeM sisteman alta emateko bakarrik izango dela azpimarratzen den.
Dokumentazioa posta ziurtatuaz bidaltzea ere gomendatzen degu.

Gogorarazi nahi degu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren gogoa Hondakin produktoreak berak (Klinikak) alta tramitatzea dela argi eta garbi, produktoreak bakarrik erabili dezakelako bere IZENPE txartela bere Klabe sekretoarekin.
Bainan alta prozesuak dituen zailtasunak kontutan hartuz, gestoreak hori erraztea behartuak aurkitzen dira, eta horretarako txartela eskuratzea momentu konkretu batean beste erremediorik ez dago, horrek izan ditzaken inplikazioekin. Horrexegaitik aipaturiko neurriak eskatzen dizuegu.

Itzuli
Itzuli