ETB-2ko “Consumidores” saioa: Elkargotik azalpenak
Joan zen asteazkenean, azaroak 16, ETB-2an hortz klinikei buruzko programa bat emititu zen, Elkargoko presidenteak, Txemi Errazkin parte hartu zuelarik.
Hemen dagoen ETBko loturaren bitartez sar zaitezke.
Formatoaren zenbait aspektu tokiz kanpo iruditu zitzaizkigun, batez ere, programaren zuzendariek emandako puntuazio baten arabera, hortz kliniken ranking bat egin zenean, hala jakinarazi zuelarik Txemik, grabazioaren egun berdinean.
Elkargotik, programa emititu baino lehen, zenbait gestio egin ditugu, hauen artean, hemen duzuen burofaxa bidali, formato honen aldaketa eskatzeko, baina kateak ez du aldatu egin nahi, azkenean.
Jakin badakigu, saio honen emisioak sortu duen ezinegona, eta kasu guztietan zuen esanetara gaude edozein azalpenarako, edo egin nahi dezuten komentario edo iradokizunarako.