Elkargoko Buletina

Tratamenduak fakturatzen dituen gizartearen erantzukizun zibila kontratatzeko derrigortasunari buruzko informazioa

Gogoan izan erantzukizun zibilagatiko eskaerak osasun arloko profesionalarengana nahiz tratamendu bat fakturatzen duen gizartera bideratu daitezkeela.

Hori dela eta, nahiz eta Elkargoak aurretik horren berri eman duen, eta gizarte baten eraketaren berri duen aldiro ematen den arren, ez dago soberan gogoratzea osasun-profesional bakoitzak erantzukizun zibil profesionaleko poliza bat kontratatua izan behar duela, baita tratamendu medikoak fakturatzen dituen sozietate bakoitzak ere.

Beren kargura lan-harremana duten langileak dituzten autonomoen kasuan edo beste autonomo batzuekin merkataritza-harreman baten arabera lan egiten duten autonomoen kasuan, Elkargoak AMArekin izenpetutako erantzukizun zibileko poliza kolektiboak aseguratuaren aurka aurkeztutako erreklamazioak estaltzen ditu, aseguratuak berak nahiz bere laguntzaileek (lan- edo merkataritza-harremanarekin) egindakoak, baldin eta kolaboratzaileek polizak estalitako jarduerak egiten badituzte, hau da, odontologiaren esparruan. Bere ardurapeko langileak dituen langile autonomo batek Elkargoarekin erantzukizun zibileko poliza kolektiboa sinatuta ez badu, gure gomendioa da bere polizak bere laguntzaileen ekintzen erantzukizun zibila ere estaltzen duela ziurtaraztea.

Pertsona bakarreko sozietateen kasuan, Elkargoak AMArekin izenpetutako erantzukizun zibileko poliza kolektiboak aseguratuaren aurka haren egintzengatik aurkeztutako erreklamazioak bakarrik estaltzen ditu.

 

Itzuli
Itzuli