Elkargoko Buletina

BULETINA 2022-01-14.   14/01/2022

Apolonia Saindua 2022ko afaria: data aldatzea ekainaren 10era

Egoera pandemikoaren ondorioz, Gobernu Batzordeak otsailaren 11n aurreikusitako afaria ekainaren 10era eramatea erabaki du. Gainerako ezaugarriek bere horretan diraute:

Lekua: Miramar Jauregia

Koktel-formatua

Prezioa: ez luke kosturik izango Elkargoko kideentzat.

2021ean lanbidean 30 urte bete zituzten eta 2022an 30 urte […]

Dental Berri ale berri bat

Lotura honen bitartez, Dental berriko 49 zenbakia irakur dezakezue, hemendik gutxira postaz helduko zaizuena.

Bi asteko atzerapena izan dugu, Elkargoarekin zerikusirik ez duten eta pandemiari lotuta dauden arrazoiengatik. Baliteke edukiaren zati bat eguneratuta ez egotea. […]

AMCHAFIBRIN 500 mg DISOLUZIO INJEKTAGARRIA eskuragarria berriz

Jakin dugu AMCHAFIBRIN 500 mg DISOLUZIO INJEKTAGARRIA, lanbidean oso maiz erabiltzen den eta azken urteotan hornidura-arazoak dituen botika, berriz ere eskuragarri dagoela, AEMPSen arabera. Honekin batera doa komunikazioa.

Heziketa 2022

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

2022ko  IKASTAROAK

 

2022ko otsailaren 25-26an: “Posteriores. La restauración basada en la evidencia” ikastaroa. Anais Ramírez Doktorea. Prezioa: 100€

Laster informazio gehiago bidaliko […]