Elkargoko Buletina

BULETINA 2020-03-30.   30/03/2020

COVID-19. Galdera-erantzunen gida praktikoa. 12.0 Bertsioa

Gidaren azken bertsioa irakurri ahal izango duzue hemen

2.2 eta 13 puntuak aldatu dira.

Foru Ogasuna: Ticketbai proiektuaren hasierako atzerapena

COVID-19 enpresetan sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI proiektuaren hasiera urtebete atzeratzea erabaki du, 2022ko urtarrilaren 1era arte.

TicketBAI sistemak bere jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatzeko aukera emango die foru ogasunei. Halaber, lortutako informazioa zergadunei beren zerga-betebeharrak bete ditzaten […]