Elkargoko Buletina

(Español) BOLETÍN 2018-11-14.   14/11/2018

Perito odontologikoen zerrenda eguneratua epaiketeta zibiletarako

Justizia-administraziotik, epaiketa zibiletarako perito odontologiko bezala aritzen diren kolegiatuen zerrenda eguneratua bidaltzea eskatzen digute. Interesatuta baldin bazaude zerrendan egoteko, mesedez Elkargoarekin harremanetan jarri. Edozein kasuan, peritazioak egiteko, arlo honetan heziketa minimoa jasotzea eskatzen da.

Amatasun prestazioaren erreklamazioa

Aholkularitzatik zuen intereseko izan daitekeen hurrengo informazioa bidaltzen digute:

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du bat egitea Auzitegi Gorenarekin, amatasun bajagatik jasotzen diren ordainketak PFEZetik salbuetsita daudela adierazi baitu berriki emandako sententzia batean. Neurriak Gipuzkoako zergadunei eragingo die. Amatasun […]

Rural-Rural Kutxa-rekin Elkargoaren Hitzarmena

Elkargoak kolaborazio hitzarmena  sinatu du Caja Rural de Navarra/Rural Kutxarekin, non hitzarmenean jasotako produktu eta zerbitzu desberdinetako kontratazioan, baldintza bereziak eskaintzen diren Elkargoko kolegiatuentzat.

Kolegiatuei zuzendutako hitzarmenaren informazioa lor dezakezue lotura honen bidez. Nolanahi ere, entitatearekin harremanetan jartzeko […]

Heziketa: eguneraketa

Elkargoaren ikastaro guztiek heziketa-bonusa kalkulatzeko kontuan hartzen direla gogoratzen dizuegu. Bonusa lortzeko ezinbesteko baldintza: sinadura-orrietan sinatzea. Informazio gehiago lotura honetan. 2018-ko azaroak 16: KANPOKO IKASTAROA, Elkargoan, Suministros Dentales Anton-ek antolatua. Mantenimiento periodontal y peri-implantario contemporáneo.
Programa