Elkargoko Buletina

BULETINA 2014-03-24.   24/03/2014

Ehun gizatiar duten prestakinen zerrenda

Orain dela aste pare bat argitaratu genuen berriaren ondoren (hemen duzue), Nazioko Trasplante Mediku Sailak, Espainian erabil daitezken ehun gizatiar  duten prestakinen zerrenda publikatu du. Hau da lotura.

II Jardunaldi Zientifiko Solidarioa martxoaren 28an, ostiralean

Fernando Fombellida Doktorearen koordinazioko laguntzarekin, eta Elkargoaren laguntzarekin, Gipuzkoako Haginlarien Fundazioak Odontologia Solidarioaren aldeko Jardunaldi hau antolatzen du , bildutako guztia hainbat dentista gipuzkoar zuzenean inplikaturik dauden 2 GKE-i emango zaiena. Odontologia DOA eta Mukwano dira.
Ospetsuak diren […]

2014 heziteka: eguneratzea

Nahiz eta xehetasun zehatz gutxi batzuen faltan egon, eta zenbait aldaketak edo berritasunak egongo diren arren, gaur egun 2014rako ikastaro eta hitzaldien informazioa bidaltzen dizuegu.

2014ko martxoaren 28an, goizez, Mendaroko Hospitalean: Ahozko Osasun Jardunaldia, non elkargokideek parte hartzen duten. 

2014-20120 Osasun Planaren aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Osasun sailatik

Datorren martxoaren 31an, astelehena, arratsaldeko 19:30tan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialaren Ekitaldi aretoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua den Jon Darpon Jn.aren eta Osasun Publikoko Zuzendaria den Miren Dorronsoro And.aren parte-hartzearekin, Osasun Sailak prestatutako 2014-2020 Osasun Planaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituzte Gipuzkoan […]

Hortz protesiak preskribitzeko formularioa

Kontseilu Orokorrak prestatutako protesiak preskribitzeko formularioahemen eransten dizuegu, dentista guztiek protesiak behar den moduan preskribitzeko erabil dezaten.
Formulario hau Kontseiluaren web orrialdearen (www.consejodentistas.es) eremu mugatuan dago, RIDO pasahitzak erabiliz sar zaitezkete .

Iruzur berri bat hortz kliniketan

Gipuzkoako hortz klinika batean, gutxienez, detektatu den iruzur mota berri bati buruz informatzen dizuegu. Berri hau Galiziako klinika batetik datorkigu, baina iruzurra berdina izan da. Hemen jartzen dugu lotura.