Elkargoko Buletina

COVID txertaketaren hirugarren dosia

Joan den astean, Elkargoa Osasun Lurralde Ordezkaritzarekin harremanetan jarri zen hitzorduak kudeatzen laguntzeko, lehen txertaketa-kanpainan egin zen bezala.

Eskaintza eskertuz erantzun digute, nahiz eta esan diguten Osakidetzak antolatuko duela kanpaina logistika prest duenean, eta duela hilabete batzuk Elkargotik bidalitako zerrendez baliatuko direla. Ildo horretatik, berriro egin dugu gure eskaintza, otsailean  zerrendak bidali zirenetik hortz kliniketan izan diren altak kontutan izateko.

Sortzen diren nobedadeen berri emango dugu.

Itzuli
Itzuli