Elkargoko Buletina

2021 Tarifa elektrikoen erreforma berria

Europar Batasunak eskatuta, ekainaren 1etik aurrera argindarraren tarifak aldatuko dira.

Tarifa-aldaketa handia da, eta ia kasu guztietan igoera ekarriko du argindarraren fakturetan. Gainera, kontratatutako potentziaren fakturazioa eta tarifa-aldiak konplikatu egiten dira. Hori dela eta, aldaketa horren eragina minimizatzen saiatzeko modurik onena kasu bakoitza aztertuko duen energia-aholkularitzako enpresa bat izatea dela uste dugu, nahiz eta hori egitea derrigorrezkoa ez izan.

Aholkularitza horiek ez diote kosturik eragiten erabiltzaileari, enpresa horiek elektrizitatea merkaturatzen duten enpresengandik jasotzen dituzten komisioetatik lortzen baitituzte beren diru-sarrerak.

Energia-aholkularitzako enpresa asko daude gaur egun, eta elkargoak ere badu kontakturen bat nahi duenarentzat.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli