Elkargoko Buletina

Elkargokideen aho-osasunari buruzko bideoak

Elkargoak komunikazio kanpaina bat jarri du martxan duela aste batzuk, sare sozialetan dituen kontuen bidez (youtube, Facebook, Instagram), ahoko osasunarekin lotutako mezuekin. Lehenengo bideoen protagonistak Batzarreko kideak izan dira, baina asmoa da Gipuzkoako elkargokide guztiek parte hartu ahal izatea.

Elkargoa arduratzen da, Komunikazio Kabinetearen bidez, grabazioez, edizioez eta argitalpenez. Parte hartu nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Elkargoari, zer aho-osasun arloa landu nahi duzun proposatzeko. Honekin batera orain arte zabaldutako 5 klipetarako estekak hauek dira:

https://youtu.be/CjSw3lcf4lE

https://youtu.be/YMkjE3QecSk

https://youtu.be/2K6JPG1e0ug

https://youtu.be/Q2A2vZTZ_Z0

https://youtu.be/h4BBctUbipA

Kontuan hartu beharreko alderdiak:

Batzordeak, jasotako eskaera bakoitza baloratuko du, haien interesaren eta egokitasunaren arabera.

Bideoetan parte hartzen duten dentistak identifikatuko dira: izena, abizenak eta Elkargokide-zenbakia bakarrik adierazita. Ez da aurreikusten hortz-kliniken izenak edo publizitate-mezu mota gisa interpreta daitezkeen beste elementu batzuk aipatzea.

Elkargokide parte-hartzaileek  zabaldutako bideoetan, beren irudia  Elkargoari lagatzea onartzen dute, eta Elkargoaren konpromisoarekin, Gipuzkoan ahoko-osasuna sustatzeko beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko, sare sozialetako Elkargoko kontuen bidez.

Elkargoak izango du bideoen jabetza eta erabilera.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli