Elkargoko Buletina

COVID txertoa borondatez hartzeko zerrenda- EGUNERATZEA

Dokumentu honen bidez, prozedura honen eguneratzea irakurri ahal izango duzue

Elkargokide batzuk, Osakidetzara taula oraindik bidali ez izateagatik haien kezka adierazi digute, baita ere nekagarriak iruditzen zaizkiela taulen eguneratze mezuak. Bi ohar:

1) Nahiz eta Sailburuordeari espresuki galdetu diogun, ez digute taula entregatzeko fetxarik zehaztu, gure kolektiboa txertatzeko prozedurarekin hasteko fetxarik ez dutelako eman oraindik. Hala ere, Bizkaia eta Arabako Elkargoekin batera, taula datorren azteazkenean, otsailak 24, bidaltzea erabaki da, otsailaren 23an, 24:00 ordutan, izango ditugun datuekin. Beraz, formularioa betetzeko, eta higienista/klinika laguntzaileen kasutan, dokumentazioa bidaltzeko epea, otsailaren 23a arte, 24:00tan, luzatzen da.

2) Nahiz eta eguneroko mezuetan, higienista eta klinika laguntzaleei informazioa transmititzea erregutzen dizuegun, BADITUGU ORAINDIK 141 HIGIENISTA/KLINIKA LAGUNTZAILEAK, FORMULARIOA BAKARRIK EDO DOKUMENTAZIOA BAKARRIK IGORRI DUTENAK. BERAZ, ONARTUEN ZERRENDAN EZ DAUDE. Elkargokideei dagokie haiei prozedura adieraztea.

Oso zaila denez Elkargotik banan-banan kasu bakoitza aztertzea, aspergarriak izan arren, BERRIZ ERE LAGUNTZEA ERREGUTZEN ZAITUZTEGU, ZIUR IZATEKO ZUEKIN LAN EGITEN DUTEN HIGIENISTA ETA KLINIKA LAGUNTZAILEEK PROZEDURA BEHAR DEN BEZALA BETE DEZATEN.

 

Iruzkin berriak

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli