Elkargoko Buletina

Apolonia Saindua 2021

Ohiz kanpoko egoera dela eta, aurten ez da urteko afaririk izango Santa Apolonia egunean. Elkargoko kide erretiratuei, klinika solidarioko boluntarioei,  30 urte elkargoan betetzen duten elkargokideei eta elkargoko kide berriei urtero egiten zaien omenaldia, 2022an egingo da.

Bestalde, Urteko Batzarraren data ez da finkatu. Datu epidemiologikoak hobetzen direnean eta murrizketak arintzen direnean zehaztuko da.

Aurreko urtean hildako kideen urteko meza mantenduko da, otsailaren 9an, asteartea, 12:00etan, San Ignazio parrokian (Katalunia plaza).

Azkenik, Gobernu Batzordeak  otsailaren 9tik 16ra Elkargoko Youtube kanalaren bidez Elkargoan egindako ikastaro hauen grabazioetara libre sartzea erabaki du:

Jardunaldi zientifiko solidarioa, 2020ko azaroan egina

Cirugía regenerativa en implantología con hueso autólogo, Sergio Rodríguez Silva Doktorearekin, 2019an egina.

Otsailaren 9an bidaliko dira estekak.

 

Itzuli
Itzuli