Elkargoko Buletina

Dentixeko pazienteei txostenak

Elkargoan, aurrez ordaindu duten edo tratamenduak finantzatu dituzten Dentix zentroetako pazienteen gero eta kontsulta eta bisitaldi gehiago ari gara jasotzen. Paziente horiek zalantzan jartzen dute hasitako tratamendua amaitu edo egingo denik, pazienteek aipatu izan diguten eta komunikabideetan bolo-bolo dabilen gaur egungo egoera dela eta.

Hori dela eta, paziente askok tratamenduak bertan behera utzi nahi dituzte eta ordaindutako edo finantzatutako zenbatekoak, egin gabeko tratamenduei dagozkienak, itzultzeko eskatu dute.

Horretarako, paziente bakoitzak kontratatutako tratamenduaren zer zati egin den eta zer ez den egin adierazten duen dentistaren txosten bat eduki beharko du. Txosten hori gabe ezinezkoa izango da finantza-erakundeek finantzazioa baliogabetzea edo Dentixek zenbatekoa itzultzea.

Elkargotik uste dugu txosten hori lortzeko modurik eraginkorrena Dentixen tratamendua ematen ari zaion edo eman dion profesionalaren bidezkoa dela.
Hala ere, baliteke kasu batzuetan hori ezinezkoa izatea, eta hori aurrez ikusita, Elkargoak balorazio horiek egiteko eta txosten horiek igortzeko prest leudekeen elkargotuen zerrenda ezarri nahi du. Elkargoko webgunean argitaratuko litzateke zerrenda eta edozein pazientek kontsultatu ahal izango du.
Horretarako, galdetegi hau prestatu dugu. Bertan, elkargokide bakoitzaren harremanetarako datuez gain, jakinarazi ahal izango da pazienteak bere historia klinikoa eduki ez arren, elkargokideek txostenak egitea onartzen duten edo txostenak egin ahal izateko pazienteak bere historia klinikoaren kopia aurkeztu behar duen. Era berean, zerbitzuaren kostua jakinarazi ahal izango da, betiere, hasieratik hala jakinarazten bada.

Elkargoak badu txosten-eredu bat, eta nahi duenari bidali ahal izango zaio, erabili edo molda dezan.

Elkargoan zuen esanetara gaude jakinarazi edo planteatu nahi dizkiguzuen zalantzekin edo gaiekin lotuta aholkua emateko.

Itzuli
Itzuli