Elkargoko Buletina

Biseren erreserba: jasotzeko azken eguna uztailaren 3a

Esteka honetan biseren erreserba-zerrenda eguneratua jartzen dugu (ikus albiste hau). Berdez jaso direnak agertzen dira, eta zuriz erreserbatu eta oraindik jaso ez direnak.

Bilketarako azken eguna uztailaren 3a, ostirala, izango da.Data horretatik aurrera, jaso ez diren bisera-erreserbak baliogabetuko dira, eta formulario berri bat bidaliko da, nahi duenak bisera gehiago erreserbatu ditzan, stocka agortu arte.

Oraindik erreserbarik egin ez duenak uztailaren 3a baino lehen jaso ahal izango du, horretarako ezarri zen inprimaki sinplearen bidez. Esteka berriro erantsiko dugu hemen.

Gehiago erreserbatu nahi duenari, mesedez, itxaron egungo prozesua amaitu arte eta hurrengo erreserba-prozesurako formulario berri bat bidali arte.

Aldez aurretik eskerrik asko laguntzeagatik.

Itzuli
Itzuli