Elkargoko Buletina

Klinikan izandako kutsaduren erantzukizuna

Lana egiteagatik eta horregatik soilik kutsatu dela egiaztatzen bada, lan-istripu arrunt gisa hartuko da eta haren arau guztiak aplikatuko dira, enpresaren kargurako prestazioetan egindako errekarguak, heriotzagatiko kalte-ordainak edo, gertatuz gero, erantzukizun zibil edo penalak barne.

 

Joan den apirilaren 8an BOEn argitaratutako Lege Dekretuan (2020ko apirilaren 7ko 13/2020 Errege Lege Dekretua, nekazaritzako enplegu arloko urgentziazko neurri jakin batzuk onartzen dituena), landan lan egiteko denboraldiko langileak kontratatzeko baldintzak malgutzeaz gain, orain arte osasun-krisiari aurre egiteko hartutako neurri batzuk aldatzen dira.

Aldaketen artean nabarmentzekoa da kutsaduragatiko edo isolamenduagatiko bajari eragiten diona. Martxoaren 11tik, edozein kasutan lan-istripuekin “parekagarria” den ezintasun berezitzat hartuko da. Eta parekagarri izate horrek esan nahi du % 75eko prestazioa kobratuko dela hurrengo egunetik Gizarte Segurantzaren kargura. Baina laneko istripuaren arauak horri bakarrik aplikatzen zaizkio, diru-laguntza kobratzeko bakarrik, ez gainerakoetan.

Aldaketa apirilaren 8an sartu zen indarrean eta ñabardura bat egiten du: lana egiteagatik eta horregatik soilik kutsatu dela egiaztatzen bada (osasun-langileak, adinekoen egoitzetako langileak, supermerkatuetakoak eta abar), laneko istripu arrunt gisa hartuko da. Eta horrek esan nahi du kasu horretako arau guztiak aplikatuko zaizkiola, enpresaren kargurako prestazioetan egindako errekarguak, heriotzagatiko kalte-ordainak edo, gertatuz gero, erantzukizun zibil edo penalak barne,

Hala, Lege Dekretuak aipatzen du Gizarte Segurantzaren Legea, lan-istripuak direla “langileak lana egiteagatik hartutako gaixotasunak, betiere, gaixotasuna lana gauzatzeagatik eta horregatik bakarrik gertatu dela egiaztatzen bada”.

Arau horren beraren ondorioz, langileen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak zaindu ez badira, enpresaburuari ordainaraziko zaizkio % 30 eta % 50 arteko prestazioaren errekarguak, hutsegitearen larritasunaren arabera. Gainera, langileek eskubidea izango dute ohiko lan-istripuetarako ezarritako heriotzagatiko kalte-ordainak eta antzekoak jasotzeko.

Aldi berean, lan-istriputzat hartzeak (eta ez prestazioetarako soilik) gogorarazten digu, gertatuz gero, enpresak ondorio zibilak edo penalak jaso ahal izango lituzkeela.

 

Itzuli
Itzuli