Elkargoko Buletina

Protekzio biserak Easo Instituto Politeknikotik

Gure kidea den Eneko Areizaga harremanetan jarri da Elkargoarekin, Easo Politeknikotik , dohain, protekzio biserak eskeintzeko. Teknika lanbide heziketa eskolan egin dituzte, 3D inpresorekin, Osakidetzarekin elkarlanean.

ETBn ateratako bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=BTcaoAZSj0E&feature=emb_logo

Informazio gehiago:

Eskeintzen duten modeloa 3. prototipoa da, eta onartua eta balidatu izan zen OSAKIDETZAren aldetik.

Osagaiak: Azetatozko pantaila bat eta bisera bat (materiala aldatzen da inpresora batetik bestera, baina guztiak onartutadaude eta desinfektatu daitezke). Ezin dira esterilizatu, baina bai desinfektatu kliniketan egin ohi den bezala. Gainera, pantailakaldatzeko aukera ematen du, erraz jarri eta kendu baitaitezke.

– Erabilera: Ez du betiko mozorroa kentzen, baina barrera zabalago bat ematen du (lepoa…) eta ohiko tratamenduak egiterakoan erabilgarriak dira. Hala eta guztiz ere, Aerosol asko sortuko den momentutan betaurreko itxiak gomendatzen dira.

Informazio honekin bakoitzak erabaki dezake zein mailatan erabili dezakeen.

35 unitate ditugu jadanik Elkargoan. Gehiago izangu dugu ziur aski behar izanez gero. Bainan hasiera honetan, elkargokide bakoitzari bat bakarrik emango zaio.

Ez dira bidaliko, bidaltzeko enbalajerik ez dugulako. Elkargotik pasa beharko da, edo ta norbait bidali Elkargokidearen izenean. Ordutegia: 9:00 – 14:15 eta 15:00 – 18:00

Erreserbak gerencia.coeg@gmail.com helbideari bidali, mesedez (ez Elkargoaren Whatsapp zenbakira), eta ailegatzen diren ordenean banatuko dira. Jarri mesedez Elkargokidearen izena eta/edo zenbakia, eta jasotzeko data.

Bihar asteazken goizean erantzungo da. Ez deitzeko eta whatsappen bidez erreserbak ez egiteko erregutzen dizuegu, gure gestioa errazteko.

Eneko gure kidea eskerrak ematen dizkiogu, eskaintza egin izanagatik.

 

Itzuli
Itzuli