Elkargoko Buletina

Halabeharrezko kasuetan ERTE eskaera tramitatzea

Halabeharrezko arrazoiengatik ERTE eskaeren tramitazioa bizkortzeko, eskabidea telematikoki aurkezteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu ditugu, honako hauek dira:

 

2.-Elkargoko aholkularitzak prestatu duen txostena /memoria (azken bertsioa: apirilak 1), klinikako datuekin osatu behar dena. OHARRA. CCC digito guztiak jarri behar dira.Titularra sozietatea bada, sinatu duenaren izendapenaren eskrituraren kopia bat erantsi beharko litzateke

3.-Afektatuak dauden eta  ez dauden langileen zerrenda, halakorik badago. Eusko Jaurlaritzak eskura jartzen duen eredua erabili dugu.Ez da ezinbestekoa. Beste artxibo  baten ordez , Excel bat adibidez jar daiteke, datu berberak agertzen badira.

4.-Enpresa eta langileen arteko bileraren akta, egungo araudiak zehazten dituen alderdiak biltzen dituena. Txostenaren/memoriaren kopia bat entregatu behar da.

5.-Eskaera telematikoki tramitatzeko baimena.

 

OHARRA

 

1-Halabeharrezko kasuetan  ERTE eskaerak izapidetzean, kontratuak eteteko data gertaera eragilearen data izango da, Lan Agintaritzak ebazpena baietsi duen eguna gorabehera.

Gure kasuan, 2020ko martxoaren 14tik aurrera, atzeraeraginezko ondorioak izango ditu.

2.-Erantsi diren agiri guztiak, ahal bada, urdinez sinatu beharko dira.

3.-Egokia iruditzen zaizun edozein froga-agiri aurkez daiteke. Bereziki, martxoaren 20an Osasun Sailari Euskal Dentisten Kontseilutik bidalitako gutun hau eranstea gomendatzen da.

Sinatu ondoren  Fernando Antunez,  posta elekotronikora bidali: f.antunez@arrutiabogados.com (Tfno Zkia: 943 44 04 16 / 606 96 88 69)

Komunikazioa egiten den heinean, egiaztagiriak eta bere garaian jasotzen den ebazpena bidaliko da.

Itzuli
Itzuli