Elkargoko Buletina

2020 Santa Apolonia urteko afaria

Aurten, berritasun bat dugu: Ondarretako Tenis jatetxean izango da urteko afaria. 2020an lanean 30 urte daramaten elkargokideei zilarrezko insignia emango zaie , eta 2019an jubilatuta dauden elkargokideentzako omenaldi bat egingo da.

Aurreko urteetan bezala, menua Elkargoak diruz lagunduta dago eta prezioa 35 Eur-ekoa da. 2019ko kolegiatu berriak (lehenengo kolegiazioa) eta 2019an klinika solidarioan parte hartu dutenek gonbidatuta daude.

Ongi etorriko koktela

Txangurru eta otarrainxka salteatuen entsalada,
barazkiak eta zitrikoen aliolia

Foie rabioliak onddo-saltsa eta urdaiazpiko
kurruskariarekin

Azpizuna plantxan, patatazko parmentierra
eta sasoiko garnizioarekin

Brioche-torrada karamelizatua izozkiarekin

EDARIAK:

Ardo zuria: Casamaro (Rueda)
Ardo beltza: Beronia Crianza (Errioxa)
Sagardoa: Barkaiztegi (Astigarraga)
Garagardor, freskagarriak, ura eta kafea

 

Postreetan, diplomak emango dira, eta hainbat opari gehiago zozketatuko dira.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Elkargora deituz, coeg@coeg.eu helbidera idatziz, edo Whatsapp bidez 606 265 144 zenbakira idatziz.

Itzuli
Itzuli