Elkargoko Buletina

Elkargora deribatutako pazientak

Azken aldian, kexa-motaren bat duten pazienteen telefono deiak edo bisitak Elkargoan jasotzen ditugu, eta adierazten digutenez, dagokion kliniketatik Elkargora bideratzen zaie, kasua baloratu dadin.

Nahiz eta Elkargoan, deontologia Batzordeak, tratamenduei buruzko balorazioak egin, paziente batek erreklamazio bat egiten duenean, komenigarria da prozesu horien ezaugarriak gogoratzea; izan ere, zenbait pazienteren frustrazioa antzematen dugu, eta, bestalde, nolabaiteko desinformazioa antzematen dugu elkargokide batzuen partetik:

  • Elkargoak ez du peritaziorik egiten, peritajearen kontzeptuak xehetasun maila bat eskatzen baitu, eta, bereziki, kalteen balorazioa, hots, deontologia Batzordearen eskumenak gainditzen dituena.
  • Erreklamazio-prozesuan, pazienteari idazki  bat aurkeztea eskatzen zaio, aurrez zehaztutako inprimaki batean oinarrituta. Ez da onartzen ahozko edo beste era batean egindako idatzizko erreklamaziorik.
  • Batzorde deontologikoak idazten duen azken txostenak tratamenduaren alderdi guztiak baloratzen ditu, baina ez du kalteen balorazio ekonomikorik jasotzen.
  • Batzorde deontologikoa idazten duen azken txostena ez da loteslea izango klinikarako edo erreklamatutako profesionalarentzat. Hala ere, dokumentu garrantzitsua da erreklamazioa prozesu judizial baten ondorio bada.
  • Batzorde deontologikoaren azken txostenak medikuaren ikuspuntutik tratamenduaren balorazioa egiten du.Deontologia Batzordeko kideek, normalean, eskatutako elkargokideak baino informazio gutxiago dute, ez baitute pazientea ezagutzen, eta informazioan bakarrik edo behin Elkargoan egindako explorazio batean bakarrik oinarritzen bait dira. Hala ere, kidelagun baten tratamendu bat idatziz balioesteko erantzukizuna du. Horregatik, ahalik eta lankidetza eta gardentasun handiena eskatzen dugu informazio-trukean, balorazio-lana errazteko, hau ez bait da atsegina izaten.

Edozein iruzkina jasotzeko prest gaude.

Itzuli
Itzuli