Elkargoko Buletina

Amatasun prestazioaren erreklamazioa

Aholkularitzatik zuen intereseko izan daitekeen hurrengo informazioa bidaltzen digute:

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du bat egitea Auzitegi Gorenarekin, amatasun bajagatik jasotzen diren ordainketak PFEZetik salbuetsita daudela adierazi baitu berriki emandako sententzia batean. Neurriak Gipuzkoako zergadunei eragingo die.
  • Amatasun prestazioak salbuesteagatik dagokien itzulketa lortzeko, zergadunek preskribatuta ez dauden ekitaldietako errenta zergaren aitorpenak (2014 eta 2017 bitartekoak) zuzendu daitezela eskatu behar dute.
  • Itzulketa eskatzeko bi aukera daude:
  1. Zergabidea plataforma bidez (identifikazio elektronikoa beharrezkoa da)
  2. Erreklamazio formularioa bidez (PDF). Jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztuko dira:Herritarren arretarako bulegoetan.Edozein Administrazioko erregistroan.Postaz, ondorengo helbidera zuzenduta: Gipuzkoako Foru Ogasuna, Errenta atala, Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia.
  • INSS-ek amatasun bajagatik ordaindu diren prestazioen datuak emango dizkio Ogasunari.
  • Bere garaian PFEZaren aitorpena aurkeztu ez zuenak, itzulketa lortzeko, orain aitorpena aurkeztu beharko du.Itzulketa hau lehenago eskatu dutenek, Ogasunetik erantzuna jaso badute, eta erantzun hori dagoeneko irmoa bada, ezingo dute berriro eskaera egin.
  •  2018ko prestazioak hurrengo errenta kanpainan erregularizatuko dira, urte horreta
Itzuli
Itzuli