Elkargoko Buletina

Pazientearen segurtasun-dekretua 78/2016: Euskadiko Hortzetako Behatokia eta Segurtasun Planaren eredua eratzea.

Euskadiko Hortzetako Behatokia: 

Idatzi honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Euskal Kontseiluak Euskadiko Hortzetako Behatokia eratzea aho batez adostu zuela maiatzaren 16an segurtasuneko batzordeei buruzko 2017ko urriaren 27an Eusko Jaurlaritzak onartutako Aginduaren 2. xedapen iragankorrak xedatutakoa betez. Aipatutako Agindua azaroaren 18an sartu zen indarrean. Aginduak Euskadin dauden osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko 2016ko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretua garatzen du.

 Segurtasun-batzordea osasun-zentroei badagokie ere, Euskadiko Hortzetako Behatokiak segurtasun-batzordeari dagokion funtzio hori egiten du harekin bat egin nahi duten hortzetako kontsultetarako, batez ere hortzetako kontsulta txikiei euskarria eskaini ahal izateko.

 Euskal Kontseiluak batzorde elkargokide bat eratzeko aukerak aztertu zituen, baina egindako bileren ostean, eta helburu horrekin Eusko Jaurlaritzan deitutako bilerara joan ostean, Euskadiko Hortzetako Behatoki hau sortzea erabaki zuten.

 

Honako hauek dira Behatoki horren funtzio nagusiak:

  • 78/2016 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoa betetzen laguntzeko dokumentazio edo gida guztiak ematea eta/edo aholkularitza eskaintzea atxikitako zentroei.
  • Atxikitako zentroen artean, pazientearen segurtasuna hobetzera bideratutako ekimenak bultzatzea eta sustatzea.
  • Pazientearen segurtasuna hobetzeko asmoz Osasun Sailak egindako proposamenak ezagutzea eta haiei buruzko informazioa ematea atxikitako zentroei.

 

Epeak:

Osasun-zentroek, 2018ko azaroaren 18a baino lehen, Pazientearen Segurtasun Batzordea eratuta izan edo Euskadiko Hortzetako Behatokiarekin bat egin beharko dute helburu horrekin.

Data horretatik aurrera, zentroen funtzionamendu-lizentziak berritzeko garaian, Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak egiaztatuko du zentroak bere segurtasun-batzordea eratuta duela edo Euskadiko Hortzetako Behatokiarekin bat egin duela.

Dentisten Euskadiko Kontseiluak Euskadiko Hortzetako Behatokia osatuko duten pertsonak oraindik izendatu ez dituen eta funtzionamendu-araudia onartu ez duen arren, dagoeneko harekin bat egiteko aukera dago Aginduaren eskakizunak bete ahal izateko. Horretarako, honi atxikita dagoen formularioa prestatu dugu. Nahi duten zentroek agiria bete eta Elkargora bidali beharko dute eskaneatuta eta e-mail bidez, edo paperean.

Kliniken segurtasun-plana: 

Osasun-zentroek 2018ko azaroaren 18a baino lehen Segurtasun Plana onartuta izan beharko dute. Data horretatik aurrera, Segurtasun Plana zentroen funtzionamendu-lizentziak berritzeko garaian Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak eskatuko dituen dokumentuetako bat izango da.

Horregatik, Elkargoak Euskadiko Administrazioarekin batera egin du lan klinika bakoitzak bere kasu zehatzaren arabera egokitu ahal izango lukeen segurtasun-planaren eredua idazten. Honi atxikita dago, bi bertsiotan:

Ortonontzia bakarrik egiten duten kliniken segurtasun-plana eredua.(errazagoa)
Beste hortz klinika guztientzat kliniken segurtasun-plana eredua. 

 

 

2018an ARGITARATUTAKO JATORRIZKO ALBISTEAREN ONDORENGO EGUNERATZEA:

Aurreko formularioaren bidez Euskal Hortzen Behatokiari atxikitzeko eskaera egin ondoren, Elkargoak sarrera-zigiluarekin eta Elkargoaren zigiluarekin bidaliko du inprimakia itzulerako klinikara, atxikipena berresteko. Hortz Klinikak Osasun Departamentura igorri beharko du agiri hori.

Jakinarazpen hori telematikoa izan behar da, lotura honen bidez:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/komunikazioa/paziente-segurtasun-neurrien-komunikazioa/

(sakatu “Pazientearen segurtasun-batzordearen eraketa-komunikazioa.”)

 

Zuen esanetara egongo gara beste edozein azalpen eskaintzeko eta garapen honen bilakaeraren inguruko informazioa ematen jarraituko dugu.

Itzuli
Itzuli