Elkargoko Buletina

Botika-errezeta taloien eskaerak

Ohikoa izaten ari da, dohakabeki, Elkargoari eskatutako errezeta-taloiak (sarritan, telefono bidez) interesatuari jasotzen diren unean , jakinarazi arren, Elkargoan jaso gabe gelditzen direla.
Honek berezko  Elkargoak onartu behar duen irain ekonomikoa ekartzen du. Dokumentu ofizial eta izenduna dela, Gipuzkoako Medikuen Elkargoa egiten duen bezala, eta egoera  hauek errepika daitezela saihesteko, hau erabaki da:

· Errezeta-taloien eskaerak beti idatziz izan daitezen (coeg@coeg.eu helbide elektronikoan)
· Errezeta-taloien eskatzailea zuzenki kolegiatua izan dadin, eta ez diharduen klinika.
· Errezeta-taloitegien fakturak errezetak Elkargora irits daitezen momentuan egingo dira, kolegiatuari abisatu eta gero.
. Norbaitek kolegiatuaren izenean errezetak jasotzeko, kolegiatuaren baimena ekarri behar izango du berri labur baten bitartez pertsona hori errezetak jasotzeko, eta pertsonaren DNI-a aipatuz. Elkargoan, aipaturiko DNI-a egiaztatuko da.

Errezetak eskatzeko orduan kontuan hartzeko beste alderdi batzuk:
· Formatua esan behar izango du (paper / pdf / xml).
· kopurua esan behar izango (papereko 200eko minimo, pdfean edo xml-ean 100eko minimo)
· zer klinikatarako diren esan behar izango du
· nori fakturatu behar den esan behar izango du
· Paperezko errezetak eskatzean, mezulariaren bitartez jaso nahi badu, eskaeran ere esan behar da (kostua: 4,75 + BEZA)izango da eta fakturan barne kobratuko da.

Papereko errezeta taloien kasuan, Elkargoak eskaera guztiak elkartzen ditu eta astelehen arratsaldetan inprentara bidaltzen dira. Horrela ostiralean jada Elkargora bidaltzen dizkigute.Errezeta-talonarioen eskaera astearte batean iristen bada, hauek ez dira egongo hurrengo astearen amaierara arte Elkargoan.

Itzuli
Itzuli