Elkargoko Buletina

Elkargoko ikastaroetan sinaketaren kontrola

Elkargokide batzuen kexa jaso dugu,ikastaro bakoitzean, sarreran eta irteeran eskatzen den sinaketa egitea astuna iruditzen zaielako, beraz, honen gainean interesgarria den informazio eta iritzi batzuk ematen ditugu:

Elkargoak, Consejo Vasco de Formación continuada de profesiones sanitarias-eri, ikastaro bakoitzagatik, akreditazioa eskatzen dio, era berean, zenbait balorazio egiten dira ikastaroei buruz, eta batzuetan heziketa-kredituak ematen ditu.
Behin ikastaroa ospatuta, Elkargoak aipaturiko organismoari sarrera eta irteera sinaketa orriak eskaneatutak bidaltzen dizkio  eta sinatutakoen izena eta NAN erregistratzen da ere Administrazioaren web-aplikazioan. Logikoki, sarrera eta irteera orri guztietan sinatu duten elkargokideen izena soilik sartzen da aplikazio horretan.
Honela, Administrazioak NAN bat sartuz, profesional bati, zer heziketa-kredituak dagokion  jakin dezake.
Gaur egun, heziketa-kreditu horiek oposizioetarako eta funtzionariotzaren barne-igoerarako balio dute soilik. Hala ere, gure inguruneko beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala jada, Administrazio desberdinen arteko borondate argia dago osasun-profesionalen jarraitutako-heziketa  bultzatzeko.
Nahiz eta gaur egun, zentzu horretan, inongo testu-ezabagailurik ez egon, logikoa da  gaur egun dagoen heziketa-kreditu egiaztatze-sistema aplikazioa, oinarri bezela hartzuko litekeela pentsatzea.

Hau guztiagatik, sendoki gomendatzen dugu, nahiz eta astuna izan, Elkargoaren prestakuntza-ikastaroetarako bertaratuek bere izena eta NAN-ekin sarrera eta irteera orrialde bakoitzean, sina dezatela.
Itzuli
Itzuli