Elkargoko Buletina

Elkargoaren klinika solidarioa martxan dago

Joan den irailaren 16an, prestaketa-hilabeteen ondoren, Elkargoaren kabinetean, Caritasetik deribatutako pazienteak tratatzen hasi gara.
Zerbitzua inauguratu duen kolegiatua Mari Carmen Rojo da, Juncal Merkelanz  lan horretan astero arituko den higienistarekin.
Zerbitzua emango duten kolegiatuak borondatezkoak dira guztiak. Gaur egun  izena eman duten 13 elkargokideko talde bat dago zerbitzuan, baina zuetako norbait gehiago parte hartzeko interesatua badago, taldea handitzeaz poz-pozik egongo gara.
Gogoratzen dizuegu zerbitzua asteazkenetan  9:00tik-13:00 arte eta arratsaldez, 15:00tik-19:00 arte eskaintzen dela, eta posible dela egun osoan edo egun erdian parte hartzea.
Parte hartu nahi baduzu, Elkargoarekin harremanetan jarri zaitezke.

 

Itzuli
Itzuli