Elkargoko Buletina

Apolonia Saindua 2015: ekitaldien aurrerapena

Xehetasun gehiago jakin ezean, ondoren, Apolonia Sainduan ospatuko diren ekintzen informazioa aurreratzen dizuegu.

Otsailak 7, larunbat arratsaldean: 
Padel txapelketa. Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
3 mail izango dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.

Otsailak 9, astelehena:
Golf txapelketa, Zarautzko Golf Klubean, goizeko 8:30tan. Bukatzean bazkari bat izango da partaideentzat.
Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)

Otsailak 13, ostirala:
Urteroko batzar orokorra
Bukatzean, 2014 urtean kolegiatutako kideei zuzendutako ongi etorri ekitaldi bat ospatuko da.
Urteroko afaria, non jarduneko 30 urte bete duten kide guztiei zilar intsigniak emango zaizkien. Urrezko insignia ere emango zaio Claudio Albisu kideari.

Ekitaldietan parte hartzeko animatzen zaituztegu, eta jada apuntatu zaitezkete Elkargoarekin harremanetan jarriz.

Itzuli
Itzuli