Elkargoko Buletina

Mediku-errezeta pribatua: Mediku, Dentisten eta Farmaziako Elkargoen baterako oharra

Mediku-errezeta eta dispentsazio aginduei buruzko abenduaren 17an, indarrean sartu zen 1718/2010 Dekretua ondoren, eta joan zen azaroan komunikatu genuen bezela, 2014ko maiatzaren 1etik aurrera, formatu ofizial normalizatuan agindutako mediku-errezeta pribatuak izango dira baliozkoak bakarrik (egia esan, honek horrela izan behar izango luke 2013ko urtarriletik).
Aldi baterako eran eta pazienteentzako eragozpenak saihesteko, aurreko errezetak dispentsatzen jarraitu ahal izango diete, baina farmaziei eskatzen diegu Gipuzkoa-ko Farmazialarien Elkargo Ofizialari (COFG) jakinarazteko, zer mediku/dentista edo entitate medikoek, ez darabilte normalizatutako modelo ofiziala.
COFG-ak Elkargo bakoitzari hilero igorriko dio errezeten eredu ofiziala jarraitzen ez duten mediku/dentista edo mediku entitateen zerrenda, eta Elkargo bakoitzak bere kolegiatutako profesional hauekin harremanetan jarriko da mediku-errezetako modelo ofizialari hartzeko dagoen beharra jakinarazteko.
Itzuli
Itzuli