Elkargoko Buletina

Kritikak Elkargokideei

Azkenaldian, pazienteen erreklamazioak eta Elkargoko kideenak ere iritsi zaizkigu Elkargora, Elkargoko kide batzuen lanari buruz lankide batzuek emandako informazioari edo eginiko iruzkinei buruz.
Beharrezkoa iruditzen zaigu gure Elkargoko webgunean ikusgai dagoen Kode Etiko eta Deontologikoari buruzko artikulua osorik transkribatzea:
66. artikulua. Kritikak lankideei
1- Hutsegite profesionaltzat hartzen da kideen jardun profesionalari buruzko iruzkin, iradokizun edo kritika gutxiesgarriak egitea; are gehiago baliozko argumentu-oinarririk gabe egitea. Gainera, are larriagoa da pazienteen, horien familiakoen edo hirugarrenen aurrean egitea.
2- Gai odontologikoei buruzko tirabirak, desadostasunak eta bat ez etortzeak, bai zientifikoak, bai profesionalak, bai deontologikoak, ez dira polemika publiko bihurtu behar eta barnean eta modu pribatuan konpondu behar dira, bai modu partikularrean, bai saio klinikoetan. Elkargoak profesionalen arteko gatazka horietan erabakiak hartzeko edo bitartekaritza egiteko misioa du.
Hemen esandakoa kontuan izateko eskatzen dizuegu.
Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli