Elkargoko Buletina

Ahoko osasun eta haurdunaldiaren inguruko kanpaina: klinika parte hartzaile gehiago behar dira

Maiatzaren 31ra arte da Ahoko Osasun eta haurdunaldiaren inguruko kanpainara apuntatzeko epea. Horren xehetasunak azken buletinean (hemen ikusi) zehaztu genituen. Funtsean, helburua da, ekainaren 1a eta ekainaren 30a bitartean, haurdunei doako hortz-azterketak eskaintzea.
Oraingoz apuntatutako klinika gutxi daude, eta izena emanez laguntzera animatzen zaituztegu, azterketa horien garrantzia gure bizibidearen bitartez indartzeko.
Parte hartzeko,  webgune honetan erregistratu behar da: www.dentistas.org/embarazo , RIDO gakoarekin.
Zure gakoa gogoratzen ez baduzu edo ez baduzu topatzen, beste bat eskatu eta azkar lor dezakezu susana@infomed.es helbidera e-maila bat bidalita. Zure izen-abizenak, IFK eta elkargokide-zenbakia adierazi e-mailean.

Itzuli
Itzuli