Apolonia Saintua 2013 – Ekitaldi programa
Nahiz eta aurkezten dizkizuegun hauei gehituko zaizkien ekitaldi berriak egon, antolatutako ekitaldien gainean informatzen zaituztegu, jada Elkargoari deituz izena eman ditzakezuenetara. (tel: 943 29 76 90 ; coeg@coeg.eu)
Otsailak 2, larunbata, arratsaldeko 4tan, Ondarreta Tenis Klubean: Padel txapelketa.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
2 mail izango dira: gizonezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.
Otsailak 8, ostirala: Golf txapelketa, Zarautzko Golf Klubean, goizeko 8:30tan. Bukatzean bazkari bat izango da partaideentzat.
Otsailak 8, ostirala, 18:30tan lehen deialdian eta 19:00tan bigarren deialdian: Batzar Orokorra. Deialdia hemen irakur dezakezue.
Otsailak 8, ostirala: gaueko 9tan, afaria, nineu jatetxean (Kursaal)
Afariaren prezioa, Elkargoak lagunduta, 35 eur pertsona bakoitzeko izango da, eta iaz bezala, 2012an kolegiatutako kideentzat dohain izango da.
Menua hemen duzue:
UPELDEGIA
Rioja J.D. duen bilduma pribatua Ysios Magnum ardo beltza
Rueda J.D. duen Viña 65 ardo zuria
Ur minerala
AMAk eskeinitako Ipad bat zozketatuko da ere.
Otsailak 9, larunbata. 12:00tan: Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)