Elkargoko Buletina

Errezeta mediko berria urtarrilaren 20an jarriko da indarrean: eguneratzea

Joan den astean bidali genizuen eta hemen kontsulta dezakezuen berriaz jarraituz, Elkargoak beharrezko kudeaketak egiten jarraitzen ditu errezeta berriak  Errege-Dekretuan esandako urtarrilaren 20aren berreste-data baino lehen zuen eskura jarri ahal izateko.
Nolanahi ere, Gipuzkoako sendagaigileen Elkargotik informatzen gaituzte Gipuzkoa-ko farmaziek  errezeta bakoitzaren benetakotasuna bermatzen duen softwarerik oraindik ez dutela, eta oraingoz ez dakite noiz izango duten. Horregatik, nahiz eta darabiltzazuen errezetak  eta Elkargoaren bitartez eskatzen direnak  urtarrilaren 20tik aurrera   “ilegalak” izatera pasatu, onartzen jarraituko dituzte farmazietan, bere benetakotasuna bermatzen duten eta bere faltsutzea Errege-Dekretuan zehazten den moduan galarazten duten segurtasun-neurriak inplementatuak izan arte.
Azken finean, arazorik ez dira espero elkargokide bakoitzak errezeta-liburu “zaharrak” ahitzen jarrai ditzan, epe motzean onartuak izango direlako Farmazietan. Baina jakin behar duzue legeak, urtarrilaren 20tik aurrera, errezeta-liburu berriak erabili behar izango liratekeela soilik diola, Elkargoari  eskatu behar zaizkionak. (1718/2010 RD-eko 4.3 artikulu ikusi)
Hurrengo buletinetan informatzen jarraituko dugu.

Itzuli
Itzuli