Elkargoko Buletina

Aho-Minbiziaren prebentzio kanpaina

Kontseilu Orokorrak 2011 Minbizi kanpainari hasiera eman dio, ekainak 13tik 26 arte Espainia osoan, Minbiziaren Europear Egunarekin bat eginik (ekainak 12an).

Kanpainia hau elkargokideen borondatezko laguntzan oinarrituta dago batez ere, hauek beraien denbora eta klinikak, nahi duten herritarrei, ahoko-osasunaren dohainiko berrikusketak egiteko eskaintzen dutelako.

Kontseilutik jaso dugun artxiboa bidaltzen dugu hemen, informazio guztiarekin. Kupoi bat ere badago beharrezkoak diren datuak betetzeko.

 

Kanpainia honetan izena ematea, web orrialdearen bitartez bakarrik egin daiteke  www.canceroral.es  RIDO erabiltzaile zenbakia eta pasahitzarekin.
Dena dela, nahi dutenek, kupoia edo eskatzen diren datuak guri e-mailez bidali  (coeg@coeg.eu) edo faxen bitartez (943297691),  eta Elkargotik egingo dugu gestioa.

2009 urteko kanpainian parte hartu bazenuten, eta aurten ere parte hartu nahi baduzue, jakin ezazue zuen datuak sistemaren barruan daudela eta datu hauek balidatzea bakarrik falta zaizuela, era berean aldaketaren bat egin nahi baduzue. Kasu horretan,   www.canceroral.es web orrialdean sartu zuen RIDO erabiltzaile zenbakia eta pasahitza, eta bertan egin dezakezue balidaketa edo aldaketa.

Edozein zalantza argitzeko, Elkargoarekin harremanetan jarri.

Itzuli
Itzuli