Elkargoko Buletina

IRAUNGITAKO ALBISTEA – Desfibriladoren eskaera Elkargoaren bitartez

Elkargoko Gobernu Batzordeari desfibriladoren eskaintza batua gestionatzea interesgarria iruditu zaio, oraindik ez duten klinikek hain baliagarriak diren eta bizitzak salbatzen duten tresna hauek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aurkezten dizuegun modeloa automatikoa da. Egiten dituen enpresak hamarkadak daramazki medikuntza arloan estimulazio elektrikoaren munduan lanean, eta Euskadin bere delegazio propioa du.

Hemen dituzue espezifikazioak, eta hemen informazio osoa.

Eta eskaera honetan ikusiko duzuen bezala, adostutako prezioek eskatutako aleen kopuruarekin behera egiten dute.

Ekiteko era:

– Hemen duzuen eskaera orria bete eta Elkargora bidali (azkeneko fetxa: maiatzak 31)

– Elkargoak probeedoreari helaraziko dizkio eskaera guztiak.

– Maiatzak 31ean, jasotako eskaera guztien arabera aplikatu beharreko prezioa jalingo da, eta jakinaraziko da.

– Probeedoreak zuzenean elkargokide bakoitzari fakturatuko dio, eta ordaintzeko baldintzak, faktura jasotzean,  transferentziaz izango da.

ITZULI

Itzuli
Itzuli