Elkargoko Buletina

Endodontzian eguneratzeko ikastaro teoriko-praktikoa: Atal praktikoari buruzko informazioa

Argitaraturiko triptikoan ez da argi geratzen atal praktikoa nola izango den eta hemen hobeto azaltzen dugu. Urtarrilak 29 larunbatean izango da 12:00etatik 14:00tara.

Izen emandakoen zenbatekoaren ondorioz bigarren praktika txanda bat antolatu behar izango balitz, 14:00tatik 16:00tara izango litzateke. Hala nola, izen ematea formalizatzeko momentuan, bigarren txanda honetan parte hartuko dutenei jakinaraziko genieke.

Atal hau hobeki aprobetxatu ahal izateko, gomendagarria da irekiera egina duten hortz edo hortzak eta konduktu-neurketa egina eramatea.

Itzuli
Itzuli